2019-2020 Eskolaz kanpokoak

Aurten ere eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditugu eta hauek dira zehatz-mehatz.

Zure sema-alabak apuntatzeko, inskripzio formulario bat bete behar duzu. *Apuntatzeko epea bukatu da.

Epea: irailaren 17rarte

Jantokiko ordutegian:

  • MARRAZKETA (LHko lehen mailatik aurrera): Taldeak 15 ikasle izan beharko ditu gutxienez. Astero ordu bat, ostegunero. Prezioa 140 € (gutxi gorabehera). Bilera informatiboa irailaren 24an,  16:30etan Areto nagusian.
  • INGLELESA (HH 4urtetik aurrera): Beste zirkular bat bidaliko da informazio gehiago emateko. Bilera informatiboa irailaren 17an 16:15etan Areto Nagusian.
  • GITARRA SOLFEORIK GABE (LHko lehenengo mailatik aurrera): Astero ordu bat, astelehenetan. 140€ gutxi gorabehera. Bilera informatiboa irailaren 17ean,  16:45etan areto nagusian batzarra egingo da.
  • TXIKIRITMO (HH 4urtetik LH 1erarte): Gutxienez 8 kide izan beharko dira. 140 euro gutxi gorabehera. Bilera informatiboa irailaren 19an,  16:45etan Urreta IIko areto nagusian.
  • EUSKERAZ JOLASEAN (HHko 4 urtetik LHko bigarren mailara): Asteazkenero 130€.  Bilera informatiboa irailaren 17an, 17:30 tan, Urreta II ko areto nagusian.
  • ORDENAGAILU MEKAMIX (LH 3tik aurrera): Urreta II-n. Astero ordu bat (asteartean) 160€. Taldeak 12 ikasle gutxienez izan beharko ditu. Bilera informatiboa irailaren 19an,  16:15etan izango da Urreta IIko areto nagusian.
  • XAKEA (LH 2tik aurrera): Arteartero edo asteaskenero. 135 euro gutxi gorabehera. Bilera informatiboa irailaren 17an arratsaldeko 17:15etan izango da Urreta IIko areto nagusian
  • KIDSUNE (HH 3 urtetik HH 5 urtetara): Psikomotrizitea lantzeko. Ordutegia oraindik ez dakigu. Astero ordua bat 160€ (+ 24,90€ materialagatik). Bilera informatiboa irailaren 18an 16:15etan.
  • ALOHA (LH 1etatik LH6 arte): Abakoz lantzeko. Ordutegia oraindik ez dakigu. Astero 2 ordu 400€. Bilera informatiboa irailaren 18ean 16:15etan.

Arratsaldeko ordutegian:

  • INGELERA: Eskolak  Urreta II eraikinean izango dira. Akademia IAE. Beste zirkulat bat bidaliko da ingelesari buruzko informazio gehiago emateko.Batzarra Irailaren 17an 16:15etan Areto Nagusian.
  • MARRAZKETA ETA ESKULANAK:  Urreta II-n. Ordu bat astero. Asteartetan 16:15etatik 17:15etara. Prezioa  140€/kurtsoa gutxi gora behera. Batzarra informatiboa Irailaren 24ean,  16:30etan Areto nagusian.
  • TAEKWONDO (5 urtetik aurrera):  Urreta II-ko gimnasioan. Prezioa:  22 eta 24€ artean /hilero. Bilera informatiboa irailaren 25an,  16:45ean Urreta II-ko areto nagusian egingo da.
    • 1. Taldea. Oinarrizko maila (4/5-7 urte bitartekoak): astelehen eta asteazkenetan 16,20etatik 17,20etara.
    • 2. Taldea. Oinarrizko eta Erdi maila (7-10 urte bitartekoak): astearte eta ostegunetan 16,20etatik 17,20etara.
    • 3. Taldea. Goi maila (9-13 urte bitartekoak): astelehen eta asteazkenetan 18,20etatik 19,20etara.
    • 4. Taldea. Erdi maila (8-12 urte bitartekoak): astearte eta ostegunetan 17,20etatik 18,20etara
    • 5. Taldea. Oinarrizko maila (4/5-7 urte bitartekoak): astelehen eta asteazkenetan 17,20etatik 18,20etara.
    • Ikasleen eta taldeen egoeraren arabera, adinak aldatu eta egokitu ahal izango dira.
    • SAIO BEREZIAK:
    • Oinarrizko Konbatea: Asteatetan 18,20etatik 19,20etara.
    • Klase Anitza ( Erakusketa, free style,laguntza…): ostegunetan 18,20etatik 19,40etara
    • Teknika: Ostiraletan 16.10etatik 19.30etara.
  • INFORMATIKA (Lehenengo mailatik aurrera): Urreta II-n. Ordu bat astean (ostegunetan) 210€/kurtsoa Astero bi ordu (astearte eta ostegunetan), prezioa 400€/kurtsoa. Taldeak 12 ikasle  gutxienez izan beharko ditu. Astearte eta ostegunetan 16:15etatik 17:15etara. Bilera irailaren 19an,  16.15etan izango da Urreta IIko areto nagusian
  • DANTZA MODERNOA (LH2 mailatik LH 6ra.): Astearte ta Ostegunetan, 16:15etatik 17:15etara. Prezioa 140 €/kurtsoa astean ordubeterako, 224€/kurtsoa astean bi orduterako.. 8 partaide izan beharko dira gutxienez. Irailaren 19ean,  16:45etan batzar bat ospatuko da Urreta IIko Areto Nagusian.
  • MULTIKIROLA. (LH 1 eta 2): Asteastelehen eta asteazkenetan 17:30etatik 18:30etara. 150€/kurtsoa gutxi gorabehera. Bilera irailaren 24an, 17:00etan Urreta IIko areto nagusian.
¿Quieres compartirlo o imprimirlo?
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter
Email this to someone
email
Print this page
Print

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.