2020 Ihauteriak

Otsailaren 21ean Urreta HLHI kolorez eta alaitasunez beteko da, ihauteriak ospatuko baititugu. Ez galdu!! Urreta HLHIren argitalpenaren lotura Guraso-elkarteak festa antolatzen lagunduko du; txokolatea eta bizkotxoak banatuko dizkiogu ikastetxeko ikasleei, baita hurbiltzen diren gurasoei ere.

2019/12/01 – Arrigorriaga mendi irteera

Abenduaren 1ean Arrigorriagako mendi irteera burutu genuen, ibilbideaz eta bista ederrez gozatu genuen. Egun horretako argazkiak hemen dituzue. Aitortu behar da aldapak ez direla hain gogorrak lagunekin gozatzen badituzu eta, gainera, iritsitakoan hamaiketako ona izango dugula zain!