Goizeko gela

Zer da goizeko gela? Urreta ikastetxearen IGEak kudeatzen duen zerbitzua, umeak monitoreekin ikastetxera sartzeko ordurarte egoteko.

Ordutegia: Goizeko 7:30etatik 9:00etara, edozein ordutan sartzeko aukerarekin.

Sarrerak: Bi urteko sarreratik eraman behar dira umeak.

Zer egiten dute umeak denboraldi horretan? Gelan jolasteko, margozteko edota eskulanak egiteko materiala eskuragarri dago. Ikasle nagusiak ikasteko edo betebeharrak egiteko erabili dezakeen denbora da.

Salneurria eta ordainketa:
IGEko urteko bazkide kuota ordaindu behar da (bestela, eskolaz kanpoko ekintza bakoitzeko matrikula bat ordaindu beharko da). Horrez gain, fidantza bat jarri behar da, azken kuotan deskontatu egingo dena.

Zerbitzuak hilero 30/40 euro balio du, ikasleen kopuruaren arabera.

Ordainketa hiru hilez behin izango da eta banku sarreraren bidez, umearen izena eta kurtsoa jarrita egingo da.

  • Uztailean, fidantza eta iraileko hilabetea ordainduko da. Irailean hasiko diren ikasleeak soilik.
  • Iraileko lehen astean lehen hiruhilekoa eta fidantza ordainduko da, Irailean hasten direnak izan ezik.
  • Abenduko azken astean bigarren hiruhilekoa ordainduko da.
  • Martxoko azken astean hirugarren hiruhilekoa ordainduko da fidantza kenduta.

Noiz hasten dira? 2 urteko ikasleak zerbitzua urritik erabil dezakete, 3 urteko ikasleak, berriz, egokitzapen denboraldia bukatzen dutenean. Beste ikasleak lehenengo eskola-egunetik.

Beste batzuk:

  • Egun solteetarako ez dira ikaslerik onartzen.
  • Plaza hutsik egotekotan eta ikasturtea bukatu arte apuntatzen badira, ikasle berriak onartuko dira.
  • Itxarote-zerrenda egingo da.

Emaila: aulamatinalurreta@gmail.com