Mendia

Mendi irteerak gure lurraldeko mendi desberdinetako goizeko ibilaldi bat dira, 4 orduko iraupenarekin gutxi gorabehera eta 300m-en eta 400m-en arteko alde positiboarekin.

Ibilaldi hauek Bizkaiko Mendi Federazioak antolatzen dituzte eta ibilbide guztian zehar Federazioaren gidari profesionalak laguntzen digute Mendiko Gurutze Gorriaren sanitarioez gain.

Jarduera hau kategorietan eta parte-hartze guneetan sailkatuta dago. Urreta eskola 5. zonari dagokio (Ibaizabal, Orduña eta Arratia) eta 3. zonarekin (Uribe Kosta) ere ekintzetan parte hartzen dugu normalean.

Benjamin, hasiberri eta haur kategorien kuota 2,50 eurokoa da parte-hartzaile eta irteera bakoitzeko (arduradunak barne).

MATERIALA

Parte-hartzaile bakoitzak eraman beharreko materiala:

  • Banakako motxila banakako materiala eramateko.
  • Mendiko botak edo trekking modukoak (Kirol-oinetakoak ez eramatea aholkatzen dute orkatila ez dutelako ondo lotzen).
  • Kasketa eta eguzkirako betaurrekoak.
  • Eguzkirako krema eta ezpain-babeslea.
  • Beroki-arropa eta anoraka.
  • Azpantarrak (euria egotekotan).
  • Kantinplora.
  • Hamaiketako, hau da, janaria egun erdirako.

Autobuserako derrigorrezko materiala:

  • Aldatzeko arropa eta oinetakoak poltsa batean sartuta.

Irteerak: Egutegia begiratu.

Descargar (PDF, 2.04MB)